web
Está desconectado. Se trata de una versión de solo lectura de la página.
close
  • Nork eska dezake mendekotasunaren ebaluazioa?

    • Mendekotasuna eragiten duen egoeraren batean daudenak.
    • Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta eta bertan legez eta benetan bizi izan diren pertsonak.
    • Edo hau egiaztatzen dutenak:
      • Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea eta
      • Eskabidea egin aurreko urtean, egiazko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean edukitzea.
    • Adingabeak, edozein dela ere haien jatorri nazionala edo aurretiko administrazio-egoera.

    Balorazioa egingo zaion pertsonak berak eska dezake balorazioa, edo, bestela, haren legezko edo borondatezko ordezkaritza edo egitatezko zaintza duenak.

Zertan datza mendekotasunaren ebaluazioa?

Mendekotasunaren balorazioa zerbitzu bat da, zeinean profesional-talde batek baloratu egiten duen pertsonek zer laguntza behar duten beren ohiko ingurunean eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko.

Mendekotasunaren balorazio-prozesua mendekotasun-gradua zehazten duen ebazpen batekin amaitzen da.

Hasierako eskaera

  • Hasierako eskaera eskatzailea erroldatuta dagoen udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan edo 39/2015 Legean aurreikusitako edozein lekutan aurkeztuko da (Bizkaiko Foru Aldundia, Estatuko Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetza, Eusko Jaurlaritza, beste udal batzuk, posta-bulegoak...).
    Kontsulta zeintzuk diren eskaerarekin batera aurkeztu behar dituzun dokumentuak
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak dokumentazioa bildu eta Bizkaiko Foru Aldundira bidaliko du.

Ayúdanos a mejorar

¿Cómo valoras la utilidad del artículo?

Grado de satisfacción

Gracias por compartir tu valoración, esto nos ayuda a mejorar tu experiencia.

Preguntas frecuentes

¿Necesitas más ayuda?