web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close

Orkestra bat naturaren erdian

Omako basoa Agustin Ibarrola artista euskaldunaren lanik ezagunenetako bat da eta Artea eta natura esaten zaion arte-korrontearen adierazpena da. XX. mendeko hirurogeiko hamarkadan sortu zen arte-korronte hori eta artelana inguru naturalera eramatea du xede. Hala, paisaia bera erabiltzen da artistaren marko, euskarri eta lehengai gisa.

SUBTEXTO: Omako basoa Agustin Ibarrola artista euskaldunaren lanik ezagunenetako bat da eta Artea eta natura esaten zaion arte-korrontearen adierazpena da. XX. mendeko hirurogeiko hamarkadan sortu zen arte-korronte hori eta artelana inguru naturalera eramatea du xede. Hala, paisaia bera erabiltzen da artistaren marko, euskarri eta lehengai gisa.

Antolatu zure bisita

Basoa zure kabuz edo bisita gidatua eginda bisita dezakezu.

Nolanahi ere, aldez aurretik erreserbatu beharko duzu sarrera.

Informazio gehiago lortzeko, deitu 94 465 16 57 telefono-zenbakira edo idatzi helbide elektroniko honetara: oma@bizkaia.eus.

Intsinis pinuen enbor gainean margotutako hainbat motibo eta irudi geometrikok osatzen dute Kortezubi izeneko udalerrian dagoen artelan hau. Euskarri bizidun eta naturalen erabilera, bi eta hiru dimentsioen jokoa, bisitaria artelana deskubritzera animatu eta haren erdigunean jartzearen esperientzia, planteatzen diren erantzun anitzak… Horiek guztiak direla-eta, artelan hau Artea eta natura korrontearen erreferentea da eta bereziki, Euskal Herriko artearen erreferentea.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?