web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close

Mendekotasunaren balorazioa zerbitzu bat da, zeinean profesional-talde batek baloratu egiten duen pertsonek zer laguntza behar duten beren ohiko ingurunean eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko.

Mendekotasunaren balorazio-prozesua mendekotasun-gradua zehazten duen ebazpen batekin amaitzen da.

Nork eska dezake mendekotasunaren ebaluazioa?
  • Mendekotasuna eragiten duen egoeraren batean daudenak.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta eta bertan legez eta benetan bizi izan diren pertsonak.
  • Edo hau egiaztatzen dutenak:
    • Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea eta
    • Eskabidea egin aurreko urtean, egiazko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean edukitzea.
  • Adingabeak, edozein dela ere haien jatorri nazionala edo aurretiko administrazio-egoera.

Balorazioa egingo zaion pertsonak berak eska dezake balorazioa, edo, bestela, haren legezko edo borondatezko ordezkaritza edo egitatezko zaintza duenak.

Balorazioaren berrrikuspena

Noiz?

  • Mendekotasun-gradua berrikusteko eska daiteke larriagotzen den kasuan, hobetzen den kasuan edo diagnostikoan akatsa egon den kasuan, osasun-txosten batek hala bermatzen badu.
  • Beste ebaluazio bat etxebizitzan eta beste Banakako Arreta Programa (BAP) bat egin behar da.Balorazio berriaren emaitzak puntuazio edo gradu bera, handiagoa edo txikiagoa ekar dezake.

Non aurkeztu berrikuspen-eskaera?

  • Servicio Social de Base

    Eskatzailea erroldatuta dagoen udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

  • Egoitza elektronikoa

    Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa

    Egoitzara sartu 

  • Erregistro eta Herritarren Arretarako Bulegoak
    Bizkaiko Foru Aldundiko erregistro eta herritarrentzako arreta bulegoak, ahal dela aldez aurretik hitzordua eskatuta (hitzordua eskatu edo 944 068 000).

    Bestelakoak
    39/2015 Legean aurreikusitako beste leku batzuk. (Estatuko Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetza, Eusko Jaurlaritza, udalak, posta-bulegoak...) Eskaera Gizarte Ekintza Sailari bidali zaio (Ugaskobidea 3-bis, 48014-Bilbao).

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?