Balorazioaren berrrikuspena
Noiz?
- Mendekotasun-gradua berrikusteko eska daiteke larriagotzen den kasuan, hobetzen den kasuan edo diagnostikoan akatsa egon den kasuan, osasun-txosten batek hala bermatzen badu.
- Beste ebaluazio bat etxebizitzan eta beste Banakako Arreta Programa (BAP) bat egin behar da.Balorazio berriaren emaitzak puntuazio edo gradu bera, handiagoa edo txikiagoa ekar dezake.
Non aurkeztu berrikuspen-eskaera?
-
Servicio Social de Base
Eskatzailea erroldatuta dagoen udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.
-
Egoitza elektronikoa
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa
-
Erregistro eta Herritarren Arretarako Bulegoak
Bizkaiko Foru Aldundiko erregistro eta herritarrentzako arreta bulegoak, ahal dela aldez aurretik hitzordua eskatuta (hitzordua eskatu edo 944 068 000).
Bestelakoak
39/2015 Legean aurreikusitako beste leku batzuk. (Estatuko Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetza, Eusko Jaurlaritza, udalak, posta-bulegoak...) Eskaera Gizarte Ekintza Sailari bidali zaio (Ugaskobidea 3-bis, 48014-Bilbao).
